Jarraitu zuzenean XL Nazioarteko Txapelketako U-13 finala

Zubietak beste urte batez hartu du prestakuntza-egutegiko ekitaldi handienetako bat: Real Sociedaden Nazioarteko XL. Txapelketa. Apirilaren 4tik, larunbatetik, 6ra arte, astelehenera, Europako harrobi onenetako batzuk elkartu dira instalazio txuri-urdinetan, prestigioa, talentua eta etorkizuna uztartzen dituen txapelketa batean lehiatzeko.

Azken jardunaldia, emozioz beterik

Asteburuan zehar multzo-faseak jokatu dira, eta astelehenean emozioz beteriko azken jardunaldiari eman zaio bide. U-13 kategorian, final handiak RC Celta de Vigo eta Real Madrid CF izango ditu aurrez aurre, 11:30ean, Zubietako Estadioan. Jarraitu zuzenean YouTubeko emanaldian.

Parte-hartze maila handia

Txapelketak bi kategoria izan ditu, U-17 eta U-13, eta bertan parte hartu dute etxeko taldeek, baita goi mailako klubek ere, hala nola Real Madrid CF, RC Celta de Vigo, CA Osasuna, RCD Espanyol, RCD Mallorca eta FC Bayern München. Haiekin batera aritu dira Realaren hitzartutako bi klub ere, CD Elgoibar eta Martutene KE, urtarriletik Gipuzkoan jokatutako aurrekanporaketaren ondoren sailkatzea lortu zutenak.